EREIN

XEDEA:

  • Landa-ekonomia eta biztanleriarentzako oinarrizko hornikuntza zerbitzuetarko laguntzak Landa-biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuak eta ekipamendu banakatuak edo kolektiboak ezartzea.
  • Landa-eremuko biztanleriaren berrikuntza eta garapenerako laguntzak. Hondatutako biztanleguneak berreskuratzea eta hirigintza aldetik egokitzea.
  • Landa-ondarea zaintzeko eta hobetzeko laguntzak.
  • Enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko, eta horien babes emateko azpiegituratarako laguntzak.
  • Lanpostuak sortzeko laguntzak.
  • Etxebizitzetarako laguntzak.

NORI ZUZENDUA:

Toki-erakundeak (zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bidez, enpresaren erakunde publikoak edo udal-sozietate publikoak), udalez gaindiko erakunde publikoak eta landa-garapeneko elkarteak. Aipatutakoen gain, landa-ondarea zaintzeko eta hobetzeko laguntza irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek ere eska dezakete.

ESPARRU GEOGRAFIKOA:

Esparru geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu guztiak izango dira. Hala ere, landa-eremuak ez diren eremuetan egindako inbertsioak, hurbileko landa-eremuetako herritarrei zerbitzuak ematen badizkie, horiek ere kontuan hartuko dira. Kasu horietan, hitzarmenen bidez, landa-biztanleek laguntzak eskuratzeko aukera berdinak dituztela bermatuko da aplikaziotik kanpo geratzen diren biztanlegune kontzentratuetako hiri-eremuak. Hiri-eremutzat joko dira 2.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien menpeko edozein biztanleguneren hiriguneak edota % 45 baino gehiagoko lurzoru artifiziala eta hektarea eta bizitanle bakoitzeko 5.000 euro baino gutxiagoko nekazal marjina gordin estandarra duten hiriguneak.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA:

Eskaerak, ITSASMENDIKOI S.A. erakunde laguntzailean edo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzan aurkeztuko dira, bai zuzenean edo DEBEMEN landa-garapenerako elkartearen bidez.

INFORMAZIO GEHIAGO:

DEBEMEN (DEBABARRENEKO LANDA GARAPEN ELKARTEA)

Nafarroa enparantza z/g 20870 ELGOIBAR

TEL. 943744067

debemen@gmail.com

EREIN Dekretua