« Itzuli albistegira

DEBABARRENEKO II GAZTA ASTEA

2017-10-03  ¦  Amaia

Eibarko udalak eta Debemen elkarteak II. urtez eskualdeko gaztagileekin batera gazta astea antolatu da

EGITARAUA

Urriko asteburuetan bisitak eskualdeko gaztandegietara Abeltzainen bizimodua eta gaztaren prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera eskualdeko gaztagileen baserrietan Interesatuak izena eman behar dute DEBEMEN bulegoan telf. 943 744 067

Urriaren 19a Eguena

Pintxo potea Eibarko tabernetan, eskualdeko zazpi gaztekin

Egixa ardi gazta (Itziar) Sosola ardi gazta (Eibar) Mausitxa ardi gazta (Elgoibar) Goienetxe ardi gazta (Mutriku) Onandi ardi gazta (Mallabia) Egotza ahuntz gazta (Soraluze) Mallegoi behi gazta (Mallabia)

Urriaren 20a Barikua

Debabarrenako II. gazta astearen aurkezpena, Malen Sarasuak gazta ikertzaileak zuzendutako ekitaldia eskualdeko zazpi gaztagileen parte hartzearekin

Ardi gazta: EGIXA Haritz Sudupe (Itziar) GOIENETXE Beñat Egaña (Mutriku) MAUSITXA Iñaki Ansola (Elgoibar) SOSOLA Enrike Gisasola (Eibar) ONANDI Eñaut Gallastegi (Mallabia)

Ahuntz gazta: EGOTZA Nagore Martín (Soraluze)

Behi gazta: MALLEGOI Ruben Markina (Mallabia)

Tokia: Udaletxeko patioan Ordua: arratsaldeko 19:00tan Ekitaldian eskualdeko zazpi gaztak dastatzeko aukera izango da eskualdeko txakoli eta ogiarekin bateraDastaketan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago

Urriaren 22a Domeka Untzaga plazan

10:00-14:00 Gazta azoka Erakustaldiak Gazta egiteko prozesua eskualdeko artzainen eskutik. Hasi esne gordinetik gazta egiteraino. Latxa ardiaren artilea eraldatzeko prozesua Irute eta ehuntzea Artile tindaketa Taberna

11:30-12:30 Umeendako Tailerrak (gehienez 10 ume tailerreko) Gazta egin Irute eta ehuntzea Artile tindaketa