« Itzuli albistegira

LANDAOLA SARIAK

2018-01-31  ¦  Amaia

Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak otsailaren 1ean banatuko ditu lehen aldiz eman behar dituen sariak

Landaolak, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak, I. Landaola Sariak emango ditu aurten, “landa garapen proiektuei errekonozimendua egin asmoz”. Otsailaren 1ean egingo dute sari banaketa ekitaldia Zaldibiako Goizane eraikinean, eta 2017an abian izan diren hiru proiektu sarituko dituzte: erakunde publiko baten proiekturik onena, erakunde pribatu baten proiekturik onena, eta pertsona edo erakunde baten urteetako ibilbidea. Sari banaketan bertan jakinaraziko dute saridunak zeintzuk diren, baina aurreratu dituzte dagoeneko hautagaiak. Hamar proiektu dira guztira