Proiektuak

Baserriko produktuen komertzializazioa "BASERRIKOA DEBABARRENA"

Ekimen honen bidez Debemen eta Debabarreneko udalek zuzeneko salmenta eskaintzen duten ekoizleak eta salmenta zuzeneko puntuak sustau nahi dira.

DEBARROA

Debemen eta Debagaraia, landa-garapenerako elkarteek, osatutako ekimena da. Gizartea, Debabarreneko eta Debagoieneko landa inguruneaz sentsibilizatzeko asmoz sortu zen, hainbat kolektibori (ikastetxeak, hirugarren adinekoak, enpresak...) zuzendutako ekintza berritzaileen eta integralen bitartez.

Landa Garapen Programako Proiektuak

Landa Garapen Programaren barne urteko ekintza-proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamenduak eta Debemenek sinatutako hitzarmenen bitartez burutzen dira.

BASERRI-PAISAIA ATLANTIKOEN BALIOA AGERIAN JARTZEKO PROIEKTUA

Gipuzkoa eta Bizkaiko 9 Landa Garapen Elkartek sustatutako proiektua da, haien eskualdeetako landapaisaien balioak identifikatzeko eta elementu horiek balioan jartzeko ekintzak proposatzea helburu duena, beti ere, bertako eragileen pertzepziotik abiatuta.