"DEBARROA - Menditik itsasora" egitasmoa, Debemen eta Debagaraia landa-garapenerako elkarteek osatutako ekimena da, udalekin eta hainbat agente publiko eta pribaturekin koordinatuta. Gizartea, Debabarreneko eta Debagoieneko landa inguruneaz sentsibilizatzeko asmoz sortu zen, hainbat kolektibori (ikastetxeak, hirugarren adinekoak, enpresak...) zuzendutako ekintza berritzaileen eta integralen bitartez.

Egitasmo honen barne ekintza ezberdinak jasotzen dira:

  • Lehen hezkuntzari zuzendutako ekintzak: Debabarrena eta Debagoiena eskualdeetako landa inguruneari buruzko material didaktikoaren prestaketa. Bisita didaktikoak.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari zuzenduak: Hitzaldi bidezko sentsibilizazio kanpaina.
  • Unibertsitate eta Lanbide Eskolei zuzendutako ekintzak: Hitzaldi bidezko sentsibilizazio kanpaina.
  • Enpresa pribatuei zuzendutako ekintzak: Gailur konpromiso ziurtagiria. Landa ingurunearen aldeko jarrera eta ekintzak baloratu eta errekonozituko dituen ziurtagiria.
  • Eskualdeko Administrazioari zuzendutako ekintzak: Udal Agintarien konpromisoa lortzeko aurkezpen eta bilera erronda.
  • Hirugarren Adinekoei zuzendutako ekintzak: Egun bateko bisitaldiak landa inguruko zenbait lekutara. Jubilatu egoitzetarako argazki bilduma eta bideoa.
  • Gizarte Osoari zuzendutako ekintzak: Eskualdeak ezagutzeko bideojokua; Debarroa mahai jokoa; Eskualdeko azoka berezietan informazioa zabaldu; Azoken egutegia garaian garaiko produktuekin eratuta (PDF); Ohitura onen gidaliburua (PDF).

Gailur

Gailur ekimenarekin, sistema berri bat ezarri nahi izan dugu, landa ingurunearekiko enpresak izan dezakeen konpromisoan. Planteamendu eraberritzaile batekin Gailur proiektuaren helburua, aurrerapauso bat eman erantzukidetasunean-korresponsabilitatean eta landa ingurunearen mantenimenduan enpresak hartu dezakeen konpromisoa jasotzea da. Landa ingurunearen mantenimenduaren alde lana egingo duten enpresak saritzeko edo errekonozitzeko asmoarekin, konpromisoak hartzen dituzten enpresak saritzeko, lana egin dugu.

Gailur egitasmoaren barnean, enpresetan banatzeko, "Debarroako produktuen eta ekoizleen gida" bat argitaratu dugu, bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoarekin. Gailuren logotipoa eta marka ere erregistratu ditugu.

Esan bezala, enpresekin harremanetan jarri gara. LKS enpresa aholkularitzarako kontratatu da. Hainbat enpresekin hitzarmenak lotu dira:

LKSek bere barnean landa inguruneari buruzko ideia lehiaketa bat antolatu du. ARCELORek negutegiak berotzeko bere prozesuan sortutako beroa erabiltzeko baimena eman du. "Lankide aurrezkia" ibilbide didaktikoen finantziazioan parte hartzen du. MUkin ideia berritzaile sariketa aurrera eramateko bekak finantzatu eta aholkularitza emateko hitzarmena adostu da. Gailur komunitateari atxikimenduak jasotzen ari gara eta MU eta LKS izan dira atxikimendu hori sinatzen lehenak.