GILUR

"Gilur azterketa", nekazal lurraren eskaintzaren inguruan

Eskualdeko Landa Garapen Programa, 2007-2013 lantzerakoan, besteak beste, nekazal jarduerari eta lurrari buruz hainbat Faktore Kritiko eta Lehiatzeko Abantaila antzeman genituen.

Landa inguruneko ezinbesteko aktibitatea den nekazaritza, neurri kritikoen azpitik dago. Dedikazio osoz lanean ari diren profesionalen kopurua oso txikia da, larritzat jo daiteken kopurua.

Landa eremuan bizi eta baserria duten jende asko badago ere (nekazaritzarako aktibo potentzialak), jende horren perfila, asmoak, ahalmenak, sendi jarraipena, ez dira ezagutzen. Dauzkagun aktiboen informaziorik ez dago eta horrek sektorea berreskuratzeko estrategia egokiak definitzeko zailtasunak dakar.

Nahiz eta eskualdeko nekazal jarduera gutxitu den, lur eskaintza ez da gehitu. Eskualdean nekazaritzak jarraipena izateko dituen zailtasun ugariren artean, lur egokien eskasiarena arazo garrantzitsua da.

Baliabideak:

  • Lur poltsa bat sortu da jarduerarekin jarraitu nahi duenarentzat, baita baserriko lanean jardun nahi duenarentzat. ETORLUR
  • Baserriko lanean jardun nahi dutenen identifikazioa. GAZTENEK

Hau lortzeko landuko ditugun arloak:

  1. Gaur egun jardueran ari direnen kasuan jarraikortasuna ziurtatu: - Bakoitzaren egoera identifikatu eta jarraikortasunerako dituzten zailtasunak saihesteko behar diren neurrik jarri. Lur beharrak, erreleboa, jardueraren orientazioa, etb. - Jarraikortasunik ez dagoen kasuan, kanpoko gazte bat nola txertatu.
  2. Misto profesionalen kasuan gaur egungo egoera zertan den. Jarduera mistoaren zergatia eta aurrera jarraitzeko jartzen dituzten baldintzak identifikatu.
    • Jarduerarekin jarraitzea nahi dutenen baldintzak aztertu. Lur falta identifikatu.
    • Jarduera utzi nahi dutenak identifikatu eta lurrari ze erabilera emango dioten identifikatu.
    • Lur poltsa bat eratu, bai salduta, bai errentan, bai trukean emateko prest daudenekin.
  3. Nekazal jarduera gustuko dutenak baina azpiegitura faltagatik Nekazal ingurutik kanpo dauden aktiboak identifikatu. GAZTENEK.

Nekazaritza jardueraren garapena helburutzat hartuta, Baserritarren perfila, gogoetak, bizi baldintzak eta lurraren eskaintza edota eskaerak identifikatzeko azterketa bat eratu dugu eta horretarako ETORLUR, DEBAGARAIA eta gure artean lan talde bat sortu dugu.