Plastiko-bilketa

2000. urtean Gipuzkoako Landa Garapen Elkartekoak baserri inguruan sortutako plastiko mota batzuk biltzeko zerbitzua martxan jarri genuen.

Plastikoa Mutrikura eramaten da eta han enpresa batek konpaktatu egiten du, ondoren enpresa batek birziklatzeko. Plastikoa garbitu egiten dute eta ondoren dena txiki-txiki egiten dute. Birziklatutako plastikoarekin poltsak egiten dituzte. Bidaltzen den plastikoa jasotzen jarraitzeko zera eskatzen dute: plastikoa ahalik eta garbiena bidali.

Beraz plastikoa lagatzen duten baserritarrei eskatu behar zaie:

  • Negutegietan lurrean ezartzen den plastikoa ahalik eta lur gutxienarekin jasotzea.
  • Plastikoa biltzen den tokietara ez botatzeko beste gairik (pneumatikorik, olio eta botika ontzirik, bateriarik, alanbrerik, eta abar) puntu hauek ez baitira zabortegiak.

Debabarreneko datuak 2017.urtean:

Batuko den plastiko mota:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegiko plastiko zuria.

Gainera, sokak eta plastikozko pentsu zakuak ere jasoko dira, birziklatzeko balio dutelako.

2.017an plastikoa ateratzeko egunak:

  • Urtarrilak 18
  • Otsailak 15
  • Martxoak 15
  • Maiatzak 17
  • Uztailak 19
  • Irailak 20
  • Azaroak 15
  • Abenduak 20

Utzi plastikoa bezperan arratsaldez, esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz (943.744067).

Bilketa lekuak:

MUTRIKU

  • Larangako bidegurutzean
  • Olatzerako bidegurutzean
  • Kalbaixo gaineko bidegurutzean
  • Astigarribia, Zalbide baserri parean

DEBA

  • Gurutze Gorriko bidegurutzean.

Itziar

  • Aperribai edo Artibaiko garaje ondoan.
  • Donieneko bidegurutzean, kontenedore ondoan.
  • Itxurrondo baserrian.
  • Itxaspe auzoan, Txerturi baserri ondoan.
  • Poligonoan, CME lantegiaren ondoan.

Lastur

  • Arruan Zahar baserrian.
  • Antzorrei baserrian.
  • Larraskanda baserrian.
  • Atxuriko bidegurutzean.
  • Aittola Zaharko bidegurutzean.
  • Aittola Berriko bidegurutzean.
  • Zabaleta baserrian.
  • Usarruen baserrian.
  • Bakarkua baserrian.
  • Aristondo baserrian.
  • Aldazabal baserriko bidegurutzean.
  • Txapasta.

Endoia

  • Zian txiki baserrian.
  • Olano baserriko bidegurutzean.
  • Belioso baserriko bidegurutzean.
  • Ziolar baserrian.
  • Torre txiki baserrian.

Elorrixa

  • Mardariko bidegurutzean.
  • Elorrixako plazan.

ELGOIBAR

  • San Lorentzoko plazan aurrez derrigorrez telefonoz deitu, bestela ez da pasatzen)
  • Madarixako bidegurutzean
  • Urruzunoko beheko bidegurutzean
  • Metalkuan (San Migel)
  • San Migelgo Plazan, kontenedore ondoan (aurrez derrigorrez telefonoz deitu, bestela ez da pasatzen)
  • San Antolingo poligonoan
  • San Rokeko plazan (aurrez derrigorrez telefonoz deitu, bestela ez da pasatzen)
  • San Pedroko kontenedoreen ondoan (aurrez derrigorrez telefonoz deitu, bestela ez da pasatzen)