Debemen Landa Garapen Elkartea

Debemen Debabarreneko landa garapen elkartea da. Elkartea Debabarreneko 6 Udaletxeetako ordezkariek, sindikatuetako ordezkariek eta kooperatiba eta baserritarren elkarteetako ordezkariek osotzen dute (ikus zerrenda osoa).

Elkarteko zuzendaritza batzar orokorrak darama, eta gestioa gerente batek teknikari eta idazkari baten laguntzarekin.

Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Udaletxeetako ekarpenak eta Eusko Jaurlaritzako ELKARTEAK programatik jasotako dirulaguntzak dira elkartearen finantziabide.

Elkartea 1.991. urtean sortu zen landa guneko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko asmoz hortarako eremu ezberdinetan lan egiten dugularik.


Zer egiten dugu?

Elkartearen lana bi ardatz nagusitan banatu daiteke:

  • Landa garapenera zuzenduriko proiektuak (osasungintza, gizarte zerbitzuak, hezkuntza, etxebizitza, kirola, teknología berriak, azpiegitura....)
  • Bideak, ur horniketak, zerbitzu ekipamenduak, kultur formazioak...

Horrez gainera honako beste zerbitzu hauek eskaintzen ditu elkarteak:

  • Plastiko Bilketa
  • Nekazal guneko bide eta kuneta garbiketa.
  • Azoketarako txozna montaketak.
  • Berdeguneen garbiketa, desbrozeak, talak, eta abar.
  • Landa-bideen konponketa

Helburuak

Elkartearen helburuak izango dira landa eremuetako biztanleen bizi baldintzak hobetzea eta biztanle horientzako zerbitzuak prestatzea, eta bereziki nekazariei, nekazaritzako elikagai industriei, nekazalturismoko sektoreari eta Debabarrena eskualdeko tokiko administrazioei parte hartzea ahalbidetzea Landa Garapeneko programak prestatzen eta gauzatzen. Horretarako azterketak, inbertsioak eta edozein jarduera osagarri egingo dira, lortu nahi diren helburuak lortzeko. Elkartearen helburuak izango dira, halaber, lorategi, parke, ibai ibilgu, ibilbide eta berdeguneen mantentze lanak, garbitze lanak, landatze lanak eta zaintze lanak egitea, azoketarako egiturak muntatzea eta landa bideen mantentze lanak egitea.

Landa Garapen Legea (Landa Garapen Legea) dela eta 2008an estatutuen egokitzapen bat egin dugu eta gure helburuak 10/1998ko Landa Garapeneko Legera egokitu ditugu. "Landa Garapeneko (Programa 2015-2020) finkatu dugu. Gure lan tresna bezala erabiltzen dugu, urtero Gestio Plana definituz. Ekintzen arabera departamentu desberdinetara zuzentzen gara, gure aholkularitza bitartez, sortutako beharrei erantzun bat emanez. Foru Aldundiarekin dugun hitzarmenaren bitartez urteko ekintza zehatzak finantziatzen ditugu, geu bitartekariak izanik, beste jarduerak Udaletxe, Eusko Jaurlaritza edo beste elkarte batzuen bitartez egiten ditugu.