Herriak eta landa auzoak

Debemen Debabarreneko landa garapen elkartea da. Debabarrena eskualdea Gipuzkoako mendebaldean kokaturik dagoen 6 herriz osaturiko 183,4 km² ko azalera duen eskualdea da: Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze, eta Eibar. Gipuzkoako lurralde historikoko biztanlegoaren % 8,05 da, 54.228 biztanlerekin.

Mutriku eta Deba itsasoaren eraginpean daude kostaldeko herriak baitira, paisaia zelai eta belardi irekiez osatua dago. Barnealdea Soraluze, Eibar, Elgoibar eta Mendaroko aranek osotzen dute. Dentsitate altuko hiriguneak dira industriaren garapen indartsua delarik nagusi. Bertako orografiaren ezaugarri nagusia malda gogorrak eta ibilbide motzeko alboko amildegiak dira.


Debabarrena eskualdean 44 landa auzo daude eta bertan 3.140 bizilagun (eskualdeko %5,8 inguru). Landa auzoak honela banatzen dira:

  • Deba: 9 landa auzo daude 949 biztanlerekin (Egia, Elorriaga, Mardari, Itxaspe, Arriola, Itziar, San Nicolás, Lastur Goia, Lastur Beia, Endoia, Arbiskoa). Debak 51,9 Km2-ko azalera dauka eta 5.185 biztanle ditu.
  • Mutriku: 9 landa auzo daude 601 biztanlerekin (Astigarribia, Laranga, Olabarrieta, Ibiri, Mijoa, Artzain Erreka, Mizkia, Galdona, Olatz). Mutrikuk 28,2 km2-ko azalera dauka eta 4.775 biztanle ditu.
  • Mendaro: 7 landa auzo daude 175 biztanlerekin (Garagarza Arana-Erreka, Garagarza Etxabe-Mendi, Garagarza Alkorta-Mendi, Plaza Rural, Azpiligoeta, Mendarozabal Idiazabaltxo, Mendarozabal Igartu). 24,4 km2-ko azalera dauka eta 1.444 biztanle ditu.
  • Elgoibar: 7 landa auzo daude 842 bizntanlerekin (Urruzuno, Altzola, San Antolin, Sallobente, Aiaistia, Idotorbe, Azkue). 39,2 km2-ko azalera dauka eta 10.440 biztanle ditu.
  • Eibar: 5 landa auzo daude 353 biztanlerekin (Mandiola, Gorosta, Aguinaga, Arrate, Otaola-Kiñarra). 22,4 km2-ko azalera dauka 28.219 biztanle ditu.
  • Soraluze: 4 landa auzo daude (Ezozi, San Andres, Txurruka, Irure). 14,2 km2-ko azalera dauka eta 4.165 biztanle ditu.