Txosna eta karpa muntaia

Nekazaritza eta abeltzaintza azokak ospatzeko egurrezko estruktura edo txosnak muntatzen ditugu. Bestelako erakusketa, liburu-azoka eta artisautza-azokak egiteko erabilgarriak ere badira.

Egurrezko estrukturen ezaugarriak:

  • "Rustiko" itxurakoak.
  • Modularrak.
  • Neurriak: 6 m luze, 3 altu eta 5 zabal.
  • Euritarako PVC zuridun olana gardenak dituzte.
  • Aire librean egiten diren azoka eta ferietan erabiltzeko aproposak.


KARPA

Egiturak aluminio anodizatuan eginak daude, nazioarteko kalitate eta segurtasun kontrol zorrotzak jarraitu ondoren. Nazioarteko suaren kontrako arauak betetzen dituen sabai eta aldeetako oihalak PVCzkoak dira, tenkatuak eta iragazkaitzak. Argiztapen sistema jarri daiteke.

Karparen ezaugarriak ondokoak dira: Osorik 30 metro luze eta 10 metro zabal. Moduloka 5 metro luze eta 10metro zabal.